Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Ahotsak

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.
Hizlaria: Mari Tere Gantxegi Juaristi.

Albisteak

UEUk eskainitako ikastaroetarako diru-laguntzak

Eibarko Udalak Eibarren erroldatutakoei diru-laguntzak emango dizkie UEUk eskainitako ikastaroetara joateagatik.

Diru-laguntza hauek 2010eko urtarrilaren 1etik uztailaren 31 bitartean burutu diren ikastaroetarako izango dira.

Diru-laguntzak PEGORAn eskatu behar dira, eta horretarako epea abuztuaren 31 arte dago zabalik. Eskaera orria eta informazio zehatzagoa erantsitako dokumetuetan aurkituko duzu.

Maiatzaren 28an Kalian Jolasian Untzagan

Maiatzaren 28an, ostiralean, Euskal Jaiaren barruan, 17:00etatik aurrera, 5-8 ure bitarteko umeek eta gurasoek Untzaga  plazan jolasean aritzeko aukera izango dute TXISPITA, TXISPOSA ETA KATXARROrekin.

Aurten Zirko giroa izango da nagusi, eta ZIRKO ESKOLAN oreka, akrobaziak eta malabarrak lantzeko aukera izango dute 17:00-18:00 bitartean. Ondoren, ikasturtean zehar jolasorduetan praktikatu dituzten soka, baloi eta esku-jolasetan pasako dute arratsaldea, beti ere, TXISPITA, TXISPOSA ETA KATXARROren laguntzarekin.

Umeen bertso jaialdiak Coliseoan maiatzaren 25ean eta 27an

Duela 4 ikastute Eibarko Udalak Eibarkoikastetxeekin lankidetzak Bertsozale Elkarteak bideratzen duen Ahozkotasuna eta Bertsolaritza egitasmoa jarri zuen martxan.

Ordutik hona ikasturtez ikasturte Eibarko ikastetxeetako 5 eta 6 mailetako ikasleek bertsolaritza landu dute. Lanketan horren emaitzak ikasturte amaiera guztietan Coliseoan ikusteko aukera izan dugu.

Errenta aitorpena euskaraz

Errenta Aitorpena euskaraz egiteko aukeren berri eman digute Ogasun eta Finantza Departamentutik. Modalitate guztiak daude. Aprobetxatu aukera eta animatu 2009ari dagokion Errenta Aitorpena euskaraz egitera. Erantsitako dokumentuan dituzue jarraibideak, pausoz pauso.

Ea lortzen dugun Administrazioarekin ditugun harremanetan ere euskararen erabilera normalizatzea.

Mugaldekoak filmaren estreinaldia Coliseoan

Maiatzaren 3an, 20:30ean Coliseoan Mireia Gabilondo eta Fernando Bersuesek zuzendutako Mugaldekoak filma estreinatuko da.

Emanaldi horretarako sarrera doan eskuratu daiteke apirilaren 16tik maiatzaren 1era artean dagoen edozein emanalditarako sarrera erosita.

Kirmen Uribe Portalean

Apirilaran 27an, 19:00etan, Portaleko Areto Nagusian izango da Kirmen Uribe. Espainiako Narratiba Sari Nazionala jaso berri du Bilbao-New York-Bilbao lanarengatik.

Hitzaldia: Tabuak haur literaturan

Xabi Arnal Gilek hitzaldia emango du Juan San Martin liburutegian apirilaren 12an, 17:30ean, Haur Liburuaren Nazioarteko  Eguna eta Udal Euskaltegiaren 25. ureurrena ospatzeko.

Xabi Arnal irakaslea eta idazlea da.

Hitzaldiak irauten duen bitartean umezaintza zerbitzua egongo da liburutegian.

I Euskarazko Lip Dub lehiaketa

Eibarko Udalak eta Eibar. ORG elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irakiaren babesarekin, Lehenengo Euskarazko Lip Dub lehiaketa antolatu dute lankidetzan.

Helburua euskaraz egiten diren abestien zabalkundea sustatzea da. Horrekin batera teknologia berrien erabilera zabaltzea eta Eibar ezagutaraztea.

Ikusi albiste honi erantsita dauden lehiaketaren oinarriak.

Euskarazko berben lehiaketa

Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalarekin lankidetzan antolatu dute Euskarazko berben lehiaketa.

Edozein herritarrek martxoaren 12 arteko epea izango du euskaltegi biek antolatutako lehiaketan parte hartzeko. Horretarako euskarazko berba bat aukeratu behar da (politena, itsusiena, bortitzena, gozoena, luzeena...), nahi dena. Berba hori euskaltegi bietan jarri diren postontzietako batean  sartu behar da. Beste aukera bat posta elektronikoz parte hartzea da. Horra hor helbideak:

AEK: eibar@aek.org . Sostoa 1,1.

Juan San Martin Liburutegian 2009an gehien irakurri diren libururak

Eibarko Udal liburutegiak emandako datuen arabera, 2009an euskaraz helduen artean gehien irakurri diren liburuak Zoaz infernura, laztana (Anjel Lertxundi), Amaren eskuak (Karmele Jaio) eta Bilbao-New York-Bilbao (Kirmen Uribe) izan dira.

Informazio zabalagoan nahi baduzue, deskargatu erantsitako artxiboa. Bertan 10 nobela irakurrienen zerrenda duzue, bai heldu, bai gazte, bai umeek irakurri dituztenak.