Hemendik aurrera Eibarko umeei zuzendutako hilabetekaria sarean ikusteko aukera izango da. Txikitto hilabetekaria ...eta Kitto! Euskara Elkarteak kaleratzen du Eibarko Udalaren laguntzarekin.
Txikitto saretik jaso nahi baduzu egin klik albiste honen barrenean duzun loturan.
Dakizuen moduan hilabetez hilabete Eibarko eskoletako umeek egindako lanak jasotzen dira bertan. Txandaka ikastetxe bakoitzak hartzen du hil horretako aldizkarian sartu beharreko hainbat material sortzeko ardura.

