Gerraosteko Euskal Herrian eraikitzea. Eibarko berreraikuntza (1937-1957)

Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan Juan San Martinek bere bizitzan gogotsu landutako esparruak jorratzeko aukera ematen die Juan San Martin bekaren bitartez, bai ikertzaile gazteei, bai adituei.

Oraingo honetan eskuartean duzuen lana bekaren IX. deialdiaren emaitza da.

Lan honen emaitza ikusita, zorionak eman nahi dizkiot bekaren irabazle eta lanaren egile izan den Francisco Javier Muñozi, Eibarko hiriaren berreraikuntzaren klabeak aztertu, jaso eta irakurleon esku jarri dituelako. Gaur egun ezagutzen dugun Eibarren itxura urbanistikoaren jatorria zein den, nola, nork eta zergatik hartu ziren hartutako erabakiak... hori guztia jasotzen du lan honek.

Seguru nago irakurketa honetan gure hiria hobeto ulertzeko eta gehiago estimatzeko arrazoiak topatuko dituzuela.

EranskinaTamainaFormatuaFitxategiaren esteka
Eibarko berreraikuntza argitalpena.pdf23.81 MBapplication/pdfJaso