Euskeraz Primeran! kanpaina martxan da

...eta kitto! Euskara elkarteak  urteetan martxan duen Berbetan egitasmoari bultzada emateko Euskeraz Primeran! kanpaina jarri du martxan Eibarko Udalaren laguntzarekin.

Kanpaina hau bereziki dendariei eta ostalariei zuzendua dago, eta 74 tabernak eta 191 dendak hartuko dute parte. Establezimendu horien konpromisoa bezeroari lehen berba euskaraz egitea da.

Kanpaina honen barruan hainbat ekintza antolatu dira:

  • Dendari eta tabernarientzako zerbitzuen gida
  • Kanpainaren sustapenerako materiala
  • Gilda lehiaketa

Esan beharra dago Berbetan egitasmoa ...eta kitto! Euskara elkarteak jarri zuela abian orain dela 14 urte eta momentu honetan udalaren laguntzari esker egitasmoa gehiago zabaldu eta indartzeko egitasmoa burutzen ari dela.

Berbetan egitasmoaren helburu nagusia euskara praktikatu nahi duten euskaldun berriei gune natural eta informala eskaintzea da, tertulia euskaldun zaharrekin konpartituz. Normalean astean behin elkartzen dira ordubetez partaideek aukeratutako lekuan eta orduan.

10 talde orokor daude eta 4 guraso talde.

Bai kanpainan, bai Berbetan egitasmoan parte hatzeko interesa dutenek telefono honetara dei dezakete 943200918