Bilaketa aurreratua

heskeran egin
heskeran egin. esap. (ETNO). Modalidad de caza en setos. Bi lagunen artian egitten da. Bakotxa heskerian alde baten ipini (ezker-eskuma) eta heskera osua jarraitzen dabe txori txikixak muturrera eruan arte. Hara heltzerakuan txori guztiak batera urtetzen dabe ehiztari bixen aurrera; zozo-birigarrotan egitten holan. Zozo-birigarrotarako bi lagun bihar dittuk. Heskeretan eitteko. Heskerak, sasi-illarak. Batak harrixak bota, "ta-ta", eta bestia zain. Oin, jarraittu ein bihar jako, e? Zozua igesi joiak ha, heskeran, eta "tapa-tapa". Ha badoia igesi eta argi ibili bihar dok, bizkor, heskeria amaittu arte. Izardi edarrak etaratzen zittuan. Jope! Zozuak beti iges, "tti-tti-tti...", ta "tapa". Hil juat! Heskeran ezker-eskuma ipini, bat bestia baiño aurrerago, hiru-lau metro aurrerago zaratia etaratzen, eta [zozuak] beste aldera urten. Ik. keixara, keixapian egin, pikupian egin.